Karbono merkatuak erreferentzia zuzena dira kontu honetan. Horietan inbertsio egileek karbono dioxidoa xurgatuko duten zuhaitzak landatzen dituzte eta kredituak lortu, karbono isurketak konpentsatu behar dituzten konpainiei saltzeko. Baina erreferentzia izanda ere bi kontu garrantzitsu hartu behar dira aintzat habitat bankuei dagokionean. Batetik, berotegi efektuko gasak globalki eragiten dutela ingurumenean, eta azpiegitura handien eraginak, berriz, oso tokikoak direla. Bestetik, karbono merkatuen bilakaera berak ere erreferentzia izan behar luke. Zalantzan jarri denean isurien inguruko mugak egiaz betearaziko direnik, ziurgabetasunak merkatua hondoratu du eta karbono tonaren prezioa 11 dolarretik 1era jaitsi da.
Karbono merkatuak, erreferentzia desegoki baina irakasgarriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu