Karlos Santisteban idazleak (Karrantza, 1960) eramango du lekukoa lehen kilometroan. Zehatzago, aurrena-aurrena bere amak hartuko du, eta haren eskuetatik jasoko du Santistebanek. Azken metroetan, berriz, alabari emango dio idazleak. Hala, Korrikak aurten ezarritako helburuetako zenbait irudikatuko dituzte: batetik, euskal emakumeei gorazarre egitea, eta, bestetik, familia barneko hizkuntz transmisioaren garrantzia azpimarratzea.
Dagoeneko Karrantzako plazan da Santisteban, Korrika hasteko zain. Pozik dagoela agertu dio BERRIA.INFOri; lehen kilometroan lekukoa eramatea "ohore handia" dela berarentzat. Pertsonalki pozgarria eta ohore handikoa izateaz gain, karrantzar gisa esanahi berezia duela erantsi du. "AEKri eskerrak eman nahi dizkiot hemen azpiegiturarik ez izan arren Karrantza aukeratu duelako Korrika hasteko. Izan ere, Korrikak Karrantza Euskal Herriaren mapan jarri du. Areago, Euskal Herri euskaldunaren mapan".
Karrantza eremu erdalduna dela agertu du idazleak, baina eskolan euskararen aldeko apostua egin zenez, egun 18-20 urteko karrantzarrak euskaldunak direla erantsi. Aurrera begira apostu horri eutsi behar zaiola nabarmendu du.
Karlos Santisteban: "Euskal Herri euskaldunaren mapan jarri du Korrikak Karrantza"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu