Kartzelatu zutenetik senideek ez dute D3Mko kide Iñaki Olalderen berririk

2009ko otsailaren 6a
11:40
Entzun
Baltasar Garzonek aginduz joan den urtarrilaren 26an, D·Mren kontrako operaziotik hiru egunera, espetxeratu zutenetako bat, Iñaki Olalde, non dagoen edota ondo dagoen jakin gabe segitzen du honen familiak. Kartzelatu zutenetik ez dakite deus hartaz, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.

Olalde urtarrilaren 23an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Agurainen (Araba); Euskal Herriko beste toki batzuetan ezker abertzaleko beste zazpi kide atxilotu zituzten, D3Mren aurkako operazioan.

"Hiru egun geroago espetxeratu zuten Olalde, eta astelehenean senideei deitu zien telefonoz. Asteburuan Olalderen senideak [Madrilgo] Soto del Real kartzelara joan ziren bisitatzera, baina han ez zegoela esan zieten, Teruelera [Aragoi, Espainia] eraman zutela".

Alabaina, Teruelen dauden euskal presoek hara ez dela iritsi nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.