PSC, ERC eta ICV alderdiek osatzen duten Kataluniako Gobernuko Hirukoak adierazpen bateratu bat plazaratu dute gaur, Josep Lluis Carod-Rovirak hartutako erabakiaren ondoren bildu direnean ondorioztatu dutena jakinarazteko. "Ez kanpoko esku-sartzeek, ez akats pertsonal batek eta are gutxiago Espainiako eskuinetik etorritako eraso politiko batek, ez dute arriskuan jarriko Kataluniako Gobernuaren oreka, batasuna eta sendotasuna".
Bilera horretan Jose Montilla eta Miquel Iceta PSCko kideak, Joan Carretero, Xavier Vendrell eta Josep Huguet ERCko kideak eta Jordi Miralles, Francesc Baltasar, Joan Boada eta Jordi Guillot ICVko kideak izan dira.
y Jordi Guillot.
Erreakzioak
Kataluniako Gobernuaren "batasuna eta sendotasuna" nabarmendu dute PSC, ERC eta ICV alderdiek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu