Kataluniako Parlamentuaren proposamena itun fiskalaz

2012ko irailaren 21a
08:12
Entzun

Kataluniako Parlamentuak joan den uztailaren 25ean Generalitateak fiskalitateaz Espainiako Gobernuarekin egingo lukeen itunaren proposamena onartu zuen, CiU, ERC eta ICVren botoekin. PSCk puntu batzuetan alde bozkatu zuen. PP erabat aurka azaldu zen. Hona hemen proposamenaren gai nagusiak:

HELBURUAK

Kataluniak jasaten dituen zerga guztien gaineko erabateko eskumena lortzea; herrialde gisa sortzen dituen baliabide ekonomikoak erabili ahal izatea politika sozial eta hazkundeari aurre egiteko; eta leialtasun instituzionala bermatzea aldeen bidegabekeria eta ez-betetzeak saihesteko.

NEGOZIAZIOAK

Parlamentuak eskatzen dio Generalitateari finantzaketari buruzko negoziazioak hasteko Espainiako Gobernuarekin 2012. urte honetan. Horietan puntu hauek jorratuko lirateke:

Zergen kudeaketa. Kataluniak jasaten dituen zergen kudeaketak Kataluniako Ogasunaren ardura izan behar du, zeina hortaz arduratuko den administrazio bakarra izango den. Kataluniako Ogasunak beste administrazioekin elkarlanean aritu beharko du.

Erabakitzeko ahalmena. Kataluniak jasaten dituen zerga guztien eta bakoitzaren gainean erabakitzeko ahalmen erabatekoa izan beharko du Generalitateak.

Elkartasuna. Estatuari ordaindu beharreko eskumenen kostuak edo Kataluniari eragiten dioten zerbitzuen eta berezkoak dituen ordainketak eta lurraldeen arteko elkartasunari dagozkionak estatuarekin elkarlanean erabakiko dira, eta bost urtetik behin berrikusiko.

LANTALDEA

Espainiako Estatuarekiko negoziazioak gainbegiratu eta haiei buruzko erabakiak hartzeko eskumena izango duen lantalde bat sortzeko eskatzen du Generalitateak, zeina gobernuak eta proposamen horri sostengua agertu dioten parlamentuko indarrek osatuko duten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.