Correllengua katalanaren aldeko lasterketa nazionala babesteko kanpaina hasi dute Katalunian. Gaur egun 150 hiri, herri eta auzok parte hartzen dute lasterketan. Helburua 5.000 euro biltzen da, Correllengua-ren antolaketa hobetu eta zabaltzeko asmoz.
Apirilaren 26ra arte lagundu ahalko da lasterketa, TotSuma plataformaren bitartez. Coordinadora d’Associacions per la Llengua catalana elkarteak TotSuma plataformarekin elkarlanean hasi du kanpaina.
Informazio gehiagorako: [email protected] eta 93 415 90 02.