Talde bat? Reala.
Jokalari bat? Xabi Prieto.
Partida bat? Cadizekoa da, partida hark anekdota polit pare bat du.
Estadio bat? Anoeta. Montevideoko Centenariokoak ere historia handia du. Bernabeu eta Nou Campen artean, aldiz, Bernabeu nahiago dut.
Lorpen bat? Jarraitutasuna, beti erdi mailatik gora egotea.
Presidente bat? Guztiekin izan dut harreman ona. Bat nabarmentzea besteekin bidezkoa ez izatea zatekeen, hori bai, Kolonbiako Millonarios taldekoa kenduta, gogorra izan zen hura. Hanka sartzea izan zen hara joatea.
Reala? Txuri-urdina baino asko gehiago.
Eta Deportivo? Ere bai.
Euskal Herria? Bizitzeko tokirik politenetakoa, eta Donostia, bizitzeko tokirik onena. Eta jateko ere bai.
Uruguai? Jaioterria eta nire aita euskal herritarrak bere familia hazteko aukeratu zuen. Bihotz handiko jendedun nazio txiki bat gara.
Uruguaiko selekzioa? Zale itsu naizen talde bakarra. Horregatik askotan ez noa ikustera, kosta egiten zait bizitzea. Besteekin entrenatzailea zalearen gainetik dago, baina selekzioarekin...
Zeinek irabaziko du munduko txapelketa? Brasil, Espainia, Alemania, eta Sabella osatzen ari den taldea mamitzen bada, Argentina. Hortik ezin da irten. Ez ahaztu 1950ko mamua, zergatik ez? Uruguaitarrek hori dugu, dena ahal dugula uste dugu pixka bat burutik jota gaude. Zerbaitetan sinetsi beharra dago.