Txostenaren eta zuzendaritzaren proposamenak.
- Gaur (uztailak 2).Sorturen "birfundazio" prozesuari hasiera emateko batzar nazionala egin dute, Gasteizen. Kongresuaren diseinua eta araudia, prozesuko zuzendaritza eta berme batzordea onartu dituzte, ia aho batez.
- Irailak 5-urriak 10. Txostenak eta zuzendaritza taldeak aurkezteko garaia –lantalde hori behin betikoaren heren bat izango da–. Irailaren 5ean, Sorturen Kontseilu Nazionalaren aginduz hausnarketan ibili diren 34 kideek txosten politikoa eta antolaketakoa aurkeztuko dute. Kongresurako kreditatutako edonork atxiki ahal izango dio txosten hari zuzendaritza talde bat. Beste edonork aurkez ditzake bere ponentzia eta lantaldea –nazionala eta herrialdeetakoak–, biak batera.
Proposamenen hautaketa.
- Urriak 29-azaroak 19. Txostenaren eta zuzendaritzaren hautaketa fasea. Halaber, edonork proposatu ahal izango ditu lantaldea osatzeko izenak; zerrenda irekiak izango dira, baina haiek ez dituzte hautatuko aldi horretan.
- Azaroak 19. Nazio ekitaldia. Hautatutako txostenaren eta zuzendaritzaren berri emango dute.
Zuzenketa partzialak eta zerrenda irekiak.
- Azaroak 19-abenduak 10. Onartutako txostenari zuzenketa partzialak aurkezteko bi asteko aukera izango da, eta gero denak ikusgai jarriko dituzte.
- Abenduak 10-17. Zuzenketak partzialak eta zuzendaritzako azken bi herenak osatzeko hautagaiak bozkatuko dituzte.
Kongresua: abenduak 17.
Han ebatziko eta aurkeztuko dituzte txostena –politikoa eta antolaketakoa– eta zuzendaritza osoa.
Konferentzia politikoa: 2017ko iraila.
Kongresuan ebazteke edo garatu gabe gelditu diren hainbat kontuz aritzeko topaketa. Urte hasieratik landuko dute.
Balioak
Kongresuko prozesuan sustatu nahi dituzte: barne demokrazia, gardentasuna, parte hartzea, aukera berdintasuna, komunikazio tresnak –telematikoa...–.