Konstituzionalak atzera bota ditu 'Parot doktrinaren' aurkako bi babes helegite

2012ko ekainaren 1a
12:36
Entzun

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu Ignacio Arakama Mendia eta Luis Mari Lizarralde Izagirre euskal presoen defentsek 197/2006 edo Parot doktrinaren aurka jarritako babes helegiteak. 

Konstituzionalak martxoaren 29an jakinarazi zuen 197/2006 doktrina ez aplikatzeko hiru helegite onartu eta 25 atzera bota zituela, hiru helegite ez zituela aztertuko eta beste 22 tramitera onartu zituela. Auzitegiak martxoan onartu zituen hiru helegiteak Jose Ignacio Gaztañaga Bidaurreta, Juan Mari Igarataundi Peñagarikano eta Jose Mari Perez Txuri presoenak izan ziren. Lehengo astean, berriz, Peio Etxeberria Lete euskal presoa libre uztea erabaki zuen, defentsak jarritako helegitea onartuta.

Espainiako Auzitegi Gorenak 2006ko otsailaren 20an ateratako sententzia bat da Parot doktrina deiturikoa. Horren bidez, espetxe onurak edo erredentzioak espetxe zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez presoak guztira bete beharko lituzkeen gehienezko 30 urteko kopuruari, 2006ra arte egiten zen bezala. 76 euskal presori ezarri izan diete doktrina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.