Konstituzionalak kontsulta debekatzeko "arrazoi politikoak" baliatuko dituela uste du Aralarrek, "juridikorik ez baitago"

2008ko abuztuaren 9a
16:25
Entzun
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak seguruenik galdeketa debekatu egingo duela pentsatzen du Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideek, baina argi du "arrazoi politikoek" bultzatuko dutela horretara debekuak oinarri juridikorik ez duela uste baitu. "Ez dago halako epai bat ahalbidera dezakeen arrazoi juridikorik", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Galdeketa galaraziz gero erabakitze eskubidearen aldekoen "batuta eta lasai" jokatu beharko luketela erantsi du. "Gehiengo politiko eta sozialaren artean indartsu eutsi behar diogu erabakien subjektu izatearen eskubidearen defentsari". Ildo horretatik, EHAKri "erabakitze eskubidearen aldeko borroka" horrekin bat egiteko eskatu dio Ezenarrok, indarkeria behin betiko albo batera utzita. "Indarkeria da indar demokratiko hori geraezina izan dadin etsai nagusia", adierazi du. "Gehiengotik soilik, erabakitze eskubidea defendatzen dugun guztion batuta eta indarkeriari ezetz esanda egin ahal izango dugu aurrera", erantsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.