Kontuak eskatu dizkio PNSk Sanzi
ETBren seinale digitala Nafarroara zergatik ez den heldu argitzeko eskatu dio PSNko kide Juan Jose Lizarbek Miguel Sanzi, Nafarroako Gobernuko presidenteari. Patxi Lopez lehendakariak esan du Sanz baldintza "onartezinak" ari dela jartzen horretarako. Lizarbek "mugitzeko" eskatu dio Iruñeko gobernuari, eta trabak jartzeari uzteko. "Akordioa lortu behar dute herritarrek ETB ikusi ahal izan dezaten LTD bidez".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu