ekonomia
Kontzertu ekonomikoaren jarraipen batzordea Zapaterorekin bilduko da, Espainiako Gobernuaren murrizketak EAEn nola ezarri zehazteko
Patxi Lopez lehendakariak esan du jada eskatu diola bilera Espainiako presidenteari. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiek eskatu diote Lopezi bilera hori antolatzeko. Lehendakariaren asmoak kritikatu dituzte hiru diputatu nagusiek: Lopezen proposamena Zapateroren planaren "imitazio hutsa" dela esan dute, eta autogobernua kontuan ez hartzea leporatu diote.
Patxi Lopez lehendakariak goizean Eudeleko presidenteari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputatu nagusiei azaldu die Espainiako Gobernuaren murrizketak EAEn aplikatzeko duen proposamena, eta proposamen horren balorazioa arratsaldean egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputatu nagusiek. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan lanak ondo egin dituztela eta besteen ardurak hartzea ez dela bidezkoa esan dute, eta "inprobisatzen aritzea" leporatu diote Lopezi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu