Kronologia

2014ko maiatzaren 23a
07:51
Entzun

• 1990eko apirilaren 5a. Sobietar Batasunaren gainbeherak akuilatuta, independentismoak loraldia izan zuen Xinjiangen. Baren herrian hasi zen matxinada. 50 pertsona hil ziren istiluetan.

• 2003ko abuztuaren 27a. Ekialdeko Turkestango Mugimendu Islamiko uigurra talde terroristen zerrendan sartu zuen AEBetako Gobernuak.

• 2009ko uztailaren 5a. 200 bat pertsona hil eta 800 zauritu ziren Urumtxi hirian, Pekinen kontrako protestetan.

• 2011ko uztailaren 18a. Poliziak 14 uigur hil zituen Hotanen.

• 2013ko apirilaren 24a. 21 hildako Kaxgarren, Poliziaren operazio batean.

• 2013ko ekainaren 26a. Gobernuaren egoitzei eraso egin zion matxinatu talde batek Lukqun hirian. 35 lagun hil ziren.

• 2013ko urriaren 28a. Hiru huigur zeramatzan auto batek hainbat pertsona harrapatu zituen Tiananmen plazan, eta su hartu zuen. Bost hildako eta 40 zauritu eragin zituen.

• 2014ko martxoaren 1a. Xinjiango talde armatu batek 33 pertsona hil zituen labankadaz Kunmin hirian.

• 2014ko apirilaren 30a. Hiru hildako eta 79 zauritu, Urumtxin izandako eraso batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.