Kubaren bahimendua amaitzeko urratsak egiteko eskatu dio Obamak Kongresuari

2015eko urtarrilaren 21a
09:41
Entzun

Ekonomia eta Kubarekiko harremanak, horiek izan dira Estatuaren egoerari buruzko Barack Obamaren hitzaldiaren ardatz nagusiak. Washingtongo ordezkaritza Habanakoarekin bildu aurreko egunean egin du agerraldia Kongresuan.

"Kuban aspaldian amaitu behar zukeen politika bati bukaera ematen ari gara. 50 urtean funtzionatu ez duen zerbait egin ostean, bada garaia zerbait berria probatzeko", nabarmendu du estatuburuak. Habanarekiko politika aldaketa horrek "balio demokratikoak defendatzen" dituela adierazi du Obamak, eta bide batez, Kubako Gobernuak egindako urratsak gogoratu ditu, besteak beste, Alan Gross kontratista estatubatuarra askatu izana.

AEBetako pesidenteak, ordea, izan ditu bestelako hizketa gaiak ere. Besteak beste, kanpainan egindako promesa nagusietako bat berretsi du, Guantanamoko presondegia ixtearena. Hain zuzen ere, Kongresuan gehiengoa duen Alderdi Errepublikanoa da horretarako oztopo nagusia.

Horretaz gain, osasun arloan, inmigrazioan eta finantza sisteman egin beharreko erreformak izan ditu hizpide.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.