Kursaaleko ekitaldiaren debekua Batasunaren "diskrezio" ezak eragin duela iradoki du Azkaratek

2006ko apirilaren 6a
17:06
Entzun
Jaurlariltzaren ustez Batasunak igandean Kursaaletan egin behar zuen ekitaldi politikoa debekatzea ez da erabaki egokia. Hala esan du Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak. Hala ere, "indarrean dagoen bitartean" legea bete egin behar dela erantsi du. Gainera, galarazpenaren arduraren zati bat Batasunari berari egotzi dio "diskrezio" gabe jokatu duelako.

"Bada deigarria, duela hamabost bat egun gutxi gorabehera, Batasunak ekitaldi bat egin zuela Nafarroan,askoz diskrezio handiagorekin", adierazi du Azkaratek Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Orduan epaileak ez zuen ezer esan, eta Guardia Zibilak ez zuen eragotzi. Hemen, ordea, ekitaldi horren berri prentsaurreko batean eman da, eta Batasunaren izenean. Bestelako egoera bat sortu dute", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.