Urteko lehen hiru hilabeteetan 34 milioi euro garbi irabazi ditu Kutxabank taldeak. Joan den urtean baino %32 gutxiago izan da epe horretan. Arrazoia horniduretan bilatu behar da. 2012 urteko amaierarako legeak ezarritako hornidurak estalita utzi zituen arren, «zuhurtziaz» jokatzea defendatu du, eta beste 97 milioi jarri ditu aktiboen balizko galerak estaltzeko. Aurreko urtean urtarriletik martxora jarritakoaren halako bi da (%114,5 gehiago). Emaitzetan Cajasurrek 650.000 euroko irabaziak gehitu ditu.
Kreditu inbertsioa %6,9 izan da, baina hipoteka maileguak soilik %3,6 jaitsi dira. Hipotekei dagokienez, 2012 urteko hasieran Kutxabank taldea sortu zenetik bezeroekin 5.772 akordioak lortu dituela nabarmen du. Berankortasun tasa ia %10era iritsi da. Hiru kutxen finantza negozioaren bateratze informatiko eta operatiboari esker %6,5 jaitsi ditu administrazio gastuak.