Kutxen bat-egiteaz gaur Martin Ugalde Foroan

2011ko irailaren 15a
13:45
Entzun

Euskal aurrezki kutxen balizko bat-egiteari buruz jardungo dute gaur Martin Ugalde Foroan Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak, Adrian Zelaia EKAI Centerreko kideak eta Joxean Urkiola Kutxako kontseilari ohiak.

Andoainen izango da ekitaldia, Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera. Deialdia irekia da. BERRIA.INFOk hitzaldia zuzenean emango du.

BERRIA egunkariak eta Martin Ugalde Kultur Parkeak antolatzen dute foroa eta, batik bat, euskal gaiak jorratzen dituzte. 2005eko azaroan sortu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.