LAB: "Bakea eraikitzeko borondatea, konpromisoa eta akordioa behar dira"

2007ko ekainaren 15a
15:42
Entzun
LAB sindikatuak mobilizazioak egin ditu gaur Euskal Herriko zenbait tokitan, Arnaldo Otegi Batasunaren bozeramailearen eta Iñaki de Juana presoaren kartzelatzeak salatzeko, eta "bakea eraikitzeko borondatea eta konpromiso politikoak, eta akordioa" behar direla esan dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteari.

Rafa Diez LABen idazkari nagusiak adierazi du beraiek irizpide horiek kontuan hartuta egingo dutela lan, "hori baita bide bakarra".

Dei egin die beste sindikatuei, "herritarren borondatea kontuan hartu eta ekarpen positiboak" egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.