LABek astakeritzat jo du proposamena

2015eko azaroaren 17a
14:15
Entzun

Garbiñe Aranburu LABeko eledunak esan du "astakeria" dela Confebasken azken proposamena. "Desberdintasunak eta prekaritatea areagotzeko soilik balioko du".

LABek ez zuen parte hartu negoziaketetan, eta beraz, testua ez du bere osotasunean ezagutzen. Dena dela, inposizioaren bideari jarraitzen dion proposamena dela dakusa.

Aranburuk kritikatu egin du negoziazio mahaiean parte hartu duten sindikatuen jarrera, txostena kritikatu arren, negoziatzen segitzeko aukera ikusi baitute. Eusko Jaurlaritza ere kritikatu du, patronalari bermea ematen diola iritzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.