LAB sindikatuak "elkartasuna" adierazi die Barajasko eztandako biktimei eta esan du "bake prozesuan eta konponbide politikoetan aurrera egiteko, denen konpromisoa beharrezkoa" dela, "baita indarkeriarik gabeko errealitatea ere". Madrilgo gertaera "larriek", "sakoneko gogoeta" egitera bultzatzen du. LABen ustez, "ezinezkoa" da prozesua eraikitzea "ezker abertzalea baldintzatuz eta erasotuz", Espainiako Gobernuak su-eten garaian egin duen bezala.
Batasunak "benetan" sentitzen du Palateren heriotza
Batasunak prentsa ohar baten bidez esan duenez, "benetan" sentitzen du Carlos Alonso Palate hil izana Barajasko atentatuaren ondorioz, eta haren senideei eta Ekuadorko herriari "elkartasuna" adierazi die. Atentatuak "ondorio tragikoak" izan dituela dio Batasunak. Horrelako gertaerak "behin betiko gainditu" egin behar dira alderdiaren ustez eta horretarako apustu egiten duela berretsi du. "Konponbideen prozesua behar da, bake justua eta iraunkorra ekarri diguna".
LABek dio "denen konpromisoa" beharrezkoa dela, "baita indarkeriarik gabeko errealitatea ere"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu