Altuna y Uria enpresako LABek gaurko egoera "saminez eta kezkaz" bizi duela dio, prentsa oharrean, eta "guztiontzat egun tristea" dela adierazi du. Elkartasuna adierazi dio Inazio Uriaren sendiari.
"Euskal Herrian ditugun arazo eta gatazkak bideratzeko eta konpontzeko ezintasunaren ondoriorik larrienak atzerabueltarik ez duten egoerak dira. LABetik gertakari hauek atzean utziko dituen etorkizunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dugu; bakea ekarriko duen eskenatoki demokratikoaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa, Euskal Herriak horrela behar duelako", dio sindikatuak.
LABek dio "saminez eta kezkaz" bizi duela egoera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu