LABek Ertzaintzak Donostian egindako oldarketa salatu du

2004ko uztailaren 9a
19:41
Entzun
Gaur goizean LABek kontzentraziora deitu du Oihane Errazkinen heriotzagatik protesta egiteko.Donostiako udaletxean egin den kontzentrazioan Ertzaintza bildutakoen kontra oldartu da. Oldarketa hori gogor salatu du LAB sindikatuak, eta Ertzaintzari “betetzen ari den paperari buruzko hausnarketa” eskatu dio.

LABek bidalitako prentsa oharrean, bildutakoen aurka era horretan oldartzea, “adierazpen askatasuna eta oinarrizko eskubideak erasotzea” da. Eta, era berean, Ertzaintza “Madrileko agintarien morroi” bihurtzen dela dio.

Oihane Errazkinen heriotzak sortutako saminarekin bat egiten duela azpimarratu du LAB sindikatuak. Horrez gain, datozen ordu eta egunetan izango diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.