LABek gaur ere mobilizazioak egin ditu

2009ko urriaren 16a
15:06
Entzun
Atzo bezala, Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Donostian mobilizazioak egin ditu gaur LABek, Lasarte-Orian (Gipuzkoa) ere bai, eta Ainhoa Etxaide sindikatuko idazkari nagusiak azaldu du "eskenatoki berria lortzeko lan egiteko eta ekimen berriak egiteko benetako eskaera" dagoela gizartean.

Rafa Diez LABeko idazkari ohia da hamar atxilotuetako bat, Lasarte-Oriakoa da hura, eta hantxe izan da Etxaide gaur.

Euskal Herriari hitza emateko eskatu dute, eta "errepresioa" gelditzeko.

PPren eskaera

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez LABen Donostiako egoitzan atxilotu zituztela-eta, PPk eskatu du sindikatuak Batasunarekin izan dezakeen "lotura" ikertzeko.

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak asteazkenean zioen ez dutela aurreikusten LABen aurka egitea judizialki, "oraingoz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.