atxilotuak
LABen prentsa oharra: "Inkomunikatu, atxilotu, salatu eta jipoitu egiten gaituzte, salaketa sendorik eta frogarik gabe"
Peio Alcantarillak Guardia Zibilaren eskutik salatu dituen torturek eta tratu txarrek, eta epailearen aurretik pasa gabe hiru atxilotu kaleratzeak, "herri honetako arduradun politikoengan alarma piztu behar luke" adierazi du gaur LABek prentsa ohar baten bidez. "Euskal herritarrentzat, errugabetasun presuntzioaren eskubidea desagertu da" aitortu du sindikatu abertzaleak. "Gaur egun inkomunikatu, atxilotu, salatu eta jipoitu egiten gaituzte, salaketa sendorik eta frogarik gabe. Hau guztia, beste egoeretan erabat konprometitzen diren arduradunen baimenarekin eta isiltasunarekin, Estatuko ziegetatik datozen informazio ustelak ontzat emanaz." agertu du LABek. Horrela LABek "herri honetako arduradun politiko guztiei, herritar guztientzat eskubide legal eta zibil guztiak bermatzeko" eskatu die. Era berean, LABek "beldurtuta" itxaroten dituela Aimar Guzón, Joserra Unanue, Jose Luis Beotegi eta Ascensión Canelladari buruzko berriak adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu