LABen ustez ere "elkarrizketak eta negoziazioak ez dute alternatibarik"

2007ko ekainaren 6a
15:25
Entzun
LAB sindikatuak uste du "bakea eta konponbide politikoak lortzeko prozesua oinarri sendoekin bideratzeko", "inoiz baino beharrezkoagoa" dela "elkarrizketa, alderatze eta negoziazio mekanismoak jartzea". Hala, atzo Arnaldo Otegi ezker abertzalearen buruzagiak esan zuen antzera, LABen ustez ere "elkarrizketak eta negoziazioak ez dute alternatibarik".

Ohar baten bidez azaldu duenez, ETAren erabakiak "galderez, itzalez eta kezkez betetako egoera" ireki du, "baina aspalditik antzeman zitekeen prozesua krisian zela".

LABek dio PSOE "iraunkorki konponbide prozesua despolitizatzen" aritu izan dela, "EAJren laguntzarekin", eta ezker abertzalearen kontra neurri judizial eta politikoak hartu izan dituztela.

Hala ere, bake prozesua "posible" dela uste du sindikatuak, "hori baita euskal gizartaren gehiengoari erantzun diezaiokeen bide bakarra".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.