EAEn urriaren 25a jai egun ofizial izendatzearen aurka azaldu da LAB, "egunak dituen konnotazio politikoengatik eta euskal langileriaren sektore zabaletan sor lezakeen gaitzespenagatik".
LABi "zentzugabekeria" iruditzen zaio gaur Eusko Legebiltzarrak hartutako erabakia, "ituna bete gabe dagoelako". Horretaz gain, "onartezina da herri honen gehiengoak aldaketa politikoaren aldeko apustua egiten duenean Estatutua goraipatu nahi izatea. Erabat agortuta dagoen markoa da".
Lan egutegi propio alternatiboa osatzeko eskatu du sindikatuak. "Bertan, ez dute lekurik izango Espainiako Estatuak inposatutako jaiek, ezta gaur Parlamentuak jai egun moduan aldarrikatutako egunak ere".
LABi "zentzugabekeria" eta "onartezina" dela iruditzen zaio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu