Lagun Arok bi urterako berritu die kontratua Lasoren laguntzaileei

2011ko ekainaren 13a
14:42
Entzun

Lagun Arok bi urterako berritu die kontratua Pablo Laso entrenatzailearen laguntzaileei. Klubeko zuzendaritza oso gustura dago Hugo Lopez eta Lolo Encinasen lanarekin, eta eragozpenik ez da izan adostasunera iristeko. Encinas Lasorekin batera iritsi zen Donostiara eta bost urte daramatza klubean; Lopezek, berriz, hirugarren denboraldia izango du hau. Kontratu horiek berrituta, Lagun Arok orain lehenbailehen ekin beharko dio jokalariak fitxatzeari. Izan ere, datorren denboraldirako soilik lau jokalari ditu kontratuarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.