Laguntza berria negoziatu nahi du Jaurlaritzak

2014ko abenduaren 15a
14:51
Entzun

Eusko Jaurlaritzak uste du Lanbideri dagokiola kudeatzea Espainiako Gobernuak langabeentzat erabakitako laguntza berria. Horregatik, laguntza hori Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean jartzeko modua negoziatzeko deia egin dio Madrili. 

Agiri baten bidez, Jaurlaritzak gogorarazi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman zuela antzeko laguntza bat (Prepara planaren 400 euroak), orduan ere uste zuelako Madrilek bere eskuduntza bat zapaldu zuela, enplegu politika aktiboena hain zuzen ere. Oraingoan negoziaziorik ez badago helegitea aurkez dezakeela ohartarazi dio Espainiako Gobernuari.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.