Lan harremanei buruzko proposamenak aurkeztuko ditu Confebaskek

2015eko urriaren 30a
12:46
Entzun

Azaroaren 16an lan harremanak nolakoak izan beharko liratekeen azaltzen duen txostena azalduko dute patronalek. Elkarrizketa Sozialaren Mahaian egingo dute aurkezpena. Eusko Jaurlaritza, Confebask eta CCOO eta UGT biltzen dira mahai horretan, baina ez langileen ordezkaritzaren gehiengo handi bat duten bi sindikatuak, ELA eta LAB.

Txostenaren berri Iñaki Garcinuñok eman du, Cebek Bizkaiko patronaleko buruak, Euskadi Irratian.

Haren arabera, lan harremanetan kontzeptu berriak barneratu nahi dituzte patronalek, hala nola, elkarlana, inpilikazioa, konpromisoa eta lan malgutasuna. Garcinuñoren hitzetan, "inplikazioak eta konpromisoak soldatetan isla izan beharko lukete".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.