Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 25ean jakinarazi zituen Lanbide EAEko enplegu zerbitzuko kontseiluko hamabost kideak eta, iragarri bezala, administrazioko, sindikatuetako eta enpresaburuen elkarteetako ordezkariak daude bertan.
Jaurlaritzatik Gemma Zabaleta (Jaurlaritzako Enplegu sailburua), Javier Ruiz (Enplegu sailburuordea), Carlos Crespo (Formakuntza Profesionaleko sailburuordea), Juan Jose Garaiar (Industria Garapeneko zuzendaria) eta Andres Araujo (Ekonomia sailburuordea) daude.
Sindikatuetako ordezkariak Ioseba Villarreal (ELA), Mikel Noval (ELA), Maria Dolores Garcia (CCOO), Oihan Ostolaza (LAB) eta Felipe García (UGT) dira. Dena dela, ELAk eta LABek urtarrilean bertan iragarri zuten ez dutela hartuko parte Lanbiden, Jaurlaritzaren politikari "babesa" ematea delakoan han aritzea.
Enpresaburuen elkarteetakoak: Nuria Lopez de Gereñu (Confebask), Jose Miguel Aierza, Francisco Javier Azpiazu, Juan Ugarte eta Jon Bilbao.
Lanbideko presidentea Gemma Zabaleta da. Zuzendaria, Javier Ramos -baina ez du botorik izango-.
Lanbideko kontseilua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu