Langabeak zorrotzago kontrolatu nahi ditu Frantziako Gobernuak

2014ko irailaren 2a
14:52
Entzun

Frantziako Gobernuak iragarri du langabeak zorrotzago kontrolatzeko asmoa duela. Lana bilatzen ez dutenak langabeen zerrendetatik kentzea da neurri horren helburua. «OITren irizpideen arabera, langabea da lana bilatzen duena; lana bilatzen dutenentzat kaltegarria da bilatzen ez dutenen ondoan izatea», justifikatu du gaur goizean  Fraçois Rebsamen Lan ministroak.

Praktikoki etenik gabe ari da igotzen langabezia Frantzian, eta 3,4 milioitik gora dira Pole Emploi enplegu zerbitzuen zerrendan. Langabeen kopurua bost milioira iristen da ordu gutxiko lana dutenak batuz gero. Aldi berean, 350.000 lanpostu betetzeko daudela ziurtatu zuen Rebsamenek: «Jasanezina da egoera hori».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.