Eusko Jaurlaritzako eledun Miren Azkaratek (Kultura sailburua ere bada) gaur onartu du, Hego Euskal Herriko langabezia datuen bistan, egoera "kezkagarria" dela. Halere, krisi egoera "handitzeko saioa" egiten dutenak kritikatu ditu.
Azkarateren ahotan, langabeziaren bilakaera "gordintasunez baina errealitatean oinarrituta" aztertuko du Eusko Jaurlaritzak.
Espainiako Gobernuak gaur jakinarazitako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 146.468 lagun daude orain beharrik gabe, iazko urtarrilean baino 41.310 gehiago. Madrilek datuak EAEren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arabera banatuta eman ditu. 146.468 lagun horietatik Bizkaian 60.314 daude langabezian (+15.571), Nafarroan 36.375 (+12.610), Gipuzkoan 33.070 (+7.968) eta Araban 16.709 (+5.161).
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Euskal Autonomia Erkideagoan (EAE) dauden 110.000 langabetuak Espainiako estatu osoan dauden langabetuen %3,3 baino ez direla.
Hala, EAEko egoera ?kezkagarria? dela onartu duen arren, nabarmendu egin du Espainiako estatu osoan urte batetik bestera egon den langabezia tasaren igoerak 12 puntutan gainditzen duela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoa. "?Beti esan izan dugu datuak kezkagarriak direla, krisiak gogor jo gaituela eta ez gaudela egoera onean, baina ez dugu perspektiba galdu behar. ?Hala ere, bozeramaile bezala agertzen naizen artean ez dut partekatuko egoera larriagotu egiten dutenen iritzia".
Azkaratek azaldu duenez, ?urteotan Espainia ondo doa izan da leloa, eta "orain dirudienez, Euskadi okerrago joatea" da batzuek zabaldu nahi duten mezua. "Ba ez dezatela pentsa haiekin nagoenik", nabarmendu du?.
Langabeziaren egoera "kezkagarria" dela onartu du Eusko Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu