L’Aquilako espetxeko presoak inguruko beste kartzela batzuetara eraman dituzte. Nahiz eta espetxeak lurrikaragatik kalterik jasan ez duen, presoek ezinegona sentitu dutela adierazi dute. Etzi gauean lurrikara gertatu zenetik presoak beldurtuta daudela adierazi du L'Aquila eskualdeko Gianni Chiodi agintariak.
Kartzelako 120 presoak bart gauean Italia erdialdeko Pescara eta Umbria hirietara eraman dituzte. Espetxeak lurrikarengatik pitzadura batzuk izan ditu eraikinean.
L'Aquilako presoak espetxez aldatu dituzte lurrikarak ezinegona eragin dielako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu