Larrialdien zentroak Whatsapp bidez aurki ditzake galdutako pertsonak

2013ko apirilaren 5a
08:36
Entzun

Galduta dagoen pertsona bati behar duen arreta eskaini eta sorospen lanak egin ahal izateko, arazorik handiena non dagoen jakitea izaten da. Arlo horretan hobetzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak smartphone-ren Whatsapp aplikazioaren bidez pertsonen kokalekua jakiteko sistema jarri zuen martxan, martxoan.

Kokalekua smartphone-k eduki ohi duten GPS sisteman oinarritzen da. Horri esker, mendizalearen geolokalizazioa jakin ahalko dute, hamar metroko gorabeherarekin. Hala ere, beti 112 telefonora deitu behar dela gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.