Gaur 19:00etan Bilboko Santutxu auzoan herenegun emakume batek jasan zuen sexu erasoa gaitzesteko manifestazioa egin dute Bilboko Koordinakunde Feministak deituta. Bilboko Udalak bat egin du deialdiarekin.
Herenegun goizean Bilboko Bolueta auzoan lau gizonek emakume bati eraso egin eta horietako bik bortxatu egin zuten, Ertzaintzak jakinarazi zuenez. Emakumea Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Ustezko erasotzaileetako bi Bilboko Alde Zaharrean atxilotu zituzten eta jada kartzelan daude.
Larunbateko sexu erasoa gaitzesteko manifestazioa egin dute Bilbon, gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu