Lau pertsona atxilo hartu ditu Foruzaingoak azken astean, emakumeei eraso egin dietelakoan

2010eko otsailaren 24a
14:38
Entzun
Nafarroako Foruzaingoak lau pertsona atxilotu ditu azken astean, emakumeei eraso egin dietelakoan. Atxilotuetako hiru gizonek behin baino gehiagotan egin diete eraso bikotekideei. Emakume bat ere atzeman dute, urruntze agindua hautsi eta bikotekide ohia jotzeagatik. Ustezko erasotuak adierazi du egun batzuk igarotzen ari zirela biak elkarrekin, eta eztabaida baten ondotik eraso egin ziola bikotekide ohiak.

Iruñean, 37 urteko gizonezkoa atzeman zuten; haren emazteak salatu du ezkondu zirenez geroztik aritu zaiola eraso egiten. Sarrigurenen, 25 urteko gizona atxilotu zuten. Haren bikotekide ohiak salatu du eraso egin ziola gizonak, eta erietxera joan behar izan zuela zauriak artatzera. Etxera itzuli zenean, atarian topo egin zuen bikotekide ohiarekin, baina lortu zuen etxera sartu eta udaltzainei deitzea. Foruzainek bihurkin batekin aurkitu zuten gizona ate ondoan. Tuteran, beste gizon bat atxilotu zuten urruntze agindua hautsi eta bikotekide ohia jotzeagatik. Emakumearen etxean bertan aurkitu zuten gizona foruzainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.