Gaurko egunez duela 80 urte fusilatu zuten Estepan Urkiaga Lauaxeta. Gasteizen fusilatu zuten, ia bi hilabete lehenago faxistek preso hartu eta gero.
Haren epaiketaren ingurukoak gogora ekarri ditu Iñaki Egaña historiariak Gara egunkarian. Maiatzaren 15ean epaitu zuten Epifanio Elejalderekin eta Jose Placer Martinez de Lezea Eusko Indarra EAE-ANVko bataloiko komandantearekin batera -hura ere gaurko egunez fusilatu zuten-. Rafal Milans del Bosch izan zen akusazio, eta Antonio Sáenz de Santa María Lauaxetaren defendatzaile. Saenz de Santa Maria Batallon Vasco Españolekin eta GALekin lotu zuten 1970ko eta 1980ko hamarkadetan.
Idazle eta kazetari gisa eginiko lanagatik, auzitegiek egotzi zioten "Euskal Herrian Espainiaren aurkako pozoitzeari ekarpen handiena egin ziotenetakoa" izatea, "Euzkadiren askatasunak esaten zaizkien propagandista oso aktiboa" izateaz gain.
"Armetatik pasatuta" hil zuten Lauaxeta, ekainaren 25eko 05:30 aldera.