Laura Mintegiren aurka kereila bat jarriko duela esan du PPk

2012ko irailaren 4a
15:36
Entzun

Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiaren aurka kereila bat jarriko dutela esan du Antonio Basagoitik, "kale borrokaren atzean PP dagoela iradokitzeagatik". 

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, "Getxoko edukiontziak nork erre dituen argi ez dagoela" esan du Mintegik. Getxoan halako erasoak noizbehinka gertatzen direla adierazi du eta ez dagoela argi "kale borroka erasoak" diren. Mintegik gogoratu du duela urte batzuk PPko zinegotzi baten emaztea zigortu zutela edukiontziak erretzeagatik.

Basagoitiren esanetan, hitz horiekin, kale borrokaren atzean PP dagoela iradoki nahi izan du EH Bilduko lehendakarigaiak, eta horregatik, kereila bat jarriko diotela esan du Basagoitik. "Ez dugu onartuko", gaineratu du.

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiari ere zuzendu zaio Basagoiti, eta "bildots itxurako otso horiekin" akordioren batera iritsiko den ala ez argitzeko eskatu dio. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.