Legalizazioaren auzia eszeptizismoarekin eta itxaropenarekin bizi dela esan du Patxi Lopezek Londresen
Patxi Lopez lehendakaria Londresen da gaur London School of Economicsinstitutoan hitzaldi bat emateko. Hasi aurretik esan duenez, Sorturen erregistroaren auzia eszeptizismoarekin eta itxaropenarekin bizi da Euskal Herrian. Eszeptizismoa beste prozesu batzuk zapuztu egin direlako aurretik, eta itxaropentsu "amesgaiztoa" amaitzear egon daitekelako. Jaurlaritza horregatik zuhurtziaz ari dela esan du, "politika engainatu ez dezaten baina bakea eta askatasuna lortzeko oztopo izan ez dadin". Sozialdemokraziari buruz hitz egitera joan da Lopez Londresera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu