Tortura

Lege Antiterrorista eta espetxe politika bertan behera uzteko eskatu dio LAB-ek Espainiako Gobernuari

2006ko otsailaren 6a
17:13
Entzun
Torturaren kontra eta gatazkaren konponbidearen alde larunbatean Donostian egingo den manifestazioarekin bat egin du LAB sindikatuak. Gaur Donostian Rafa Diez idazkari nagusiak agerraldia egin du torturak jasan dituzten hainbat biktimak eta senidek inguraturik, eta tortura ahalbidetzen duten bideak bertan behera uzteko eskaera egin dio Espainiako Gobernuari, Lege Antiretorrista eta espetxe politika, hain zuzen ere, horiek baitira “torturaren iturriak”.

Lege Antiterrioristaren barruan inkomunikazioa babesten da, eta tarte hori pasa ostean heltzen dira tortura salaketak, Diezek dioenez: “Ehunka dira torturak jasan dituztenak lege horren pean. Lege horrek torturatzaileen inpunitatea babesten du”.

Espetxe politikarenbaitan, berriz, sakabanaketa eta bakartzea daude, eta horrekin batera osasun eskubidearen ukazioa, presioak eta jipoiak, Diezen arabera. Anjel Alcalde euskal presoaren egoera ekarri du gogora, baita espetxean hil ziren Oihane Errazkinen eta Joxe Anjel Altzugurenen kasuak ere. Gertaera horiei irtenbidea emateko eta torturekin amaitzeko bide demokratikoen aldeko hautua egin behar dutela ohartarazi die Diezek Espainiako eta Frantziako gobernuei.

Torturak salatzeagatik torturatuek jasaten duten tratua ere kritikatu du Diezek. “Torturatuek torturatzaileak auzipetzeko ezintasuna nabaria da, eta torturatzaileen inpunitatea begi bistakoa”.Birginia Arrazola LAB-eko kidearentzat, “tortura eta tratu txarrak gatazka politikoaren baitan kokatzen diren gerra bitartekoak dira”. Arrazola torturak salatu dituen ehunka lagunetako bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.