Lege proiektu moduan tramitatuko dute

2010eko ekainaren 17a
11:53
Entzun
Espainiako Estatuko lan erreforma gaur bertan jarriko da indarrean, baina behin betiko bertsioa onartu bitartean hainbat urrats egin beharko ditu. Hasteko, datorren asteartean Kongresuaren onespena jaso beharko du aurrera egin ahal izateko. Horretarako, PSOEk beste alderdi batzuen babesa edo abstentzioa behar du, eta egunotan jada negoziatzen hasi da. Celestino Corbacho Lan ministroak atzo esan zuen espero duela alderdiak "eroso" sentituko direla testuarekin, asteartean beharrezko babesa eman ahal izateko.

Baina atzo onartutako dekretuak aldaketak jasango ditu behin betiko onarpena lortu bitartean. Zergatik? Espainiako Gobernuak lege proiektu gisa tramitatzeko eskatuko duelako. Prozedura hori luzeagoa da, eta legea onartu ahal izateko beste alderdi batzuen babesa behar du. Horretarako, jakina, trukean alderdien ekarpenak jaso beharko ditu, emendakinen bitartez. Behin betiko onarpena urrira edo azarora atzera daiteke.

Atzoko aurkezpenaren aurretik, herenegun, Jose Antonio Alonso PSOEren Kongresuko bozeramaileak esan zuen lege proiektu bezala tramitatuko dutela, arauari "segurtasun juridikoa" emateko. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak 2007an bertan behera utzi zuen 2002an Jose Maria Aznarrek dekretu bidez onartutako lan erreforma. Orduan PSOEk berak aurkeztu zuen lan erreforma dekretu bidez onartzearen kontrako helegitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.