Polemika sortu zuten hainbat puntu ditu arauak:
• Protesten kriminalizazioa berresten du, falta ziren zenbait jokabide delitu bihurtuta: etxeak hustea gelditzeko ekinbideak, erresistentzia pasiboa, escrache-ak...
• Baimenik gabeko manifestazioak 30.000-600.000 euro bitarteko isunekin zigortuko dira.
• Manifestazio batean gatazkarik gertatuko balitz, bertan atzemandako delituak deialdia egin dutenei leporatu ahalko dizkiete.
• Informatzeko eskubidea urrituko du; besteak beste, ezingo da erabili polizien eta agintarien «baimenik gabeko irudirik»; 30.000 eurora arteko zigorra jaso dezakete kasu horietan.
• Sare sozialen bidezko kexak edo mobilizazioetarako deialdiak kriminalizatu ditu: abiarazten dituztenak identifikatu ahal izango dira.
• Ceuta eta Melillako hesiak gainditzen atzematen diren atzerritarrak unean bertan Marokora itzultzeari ateak ireki dizkio.
• Bidaiarien erregistroa garatzeko aukera emango du.