Legebiltzarra osatzeko prozedura

2005eko maiatzaren 16a
12:18
Entzun
Honakoa da ganberako araudiak Eusko Legebiltzarraren eraketaren inguruan zehazten duen prozedura:

Adineko Mahaia: Bilkuraren hasieran eratzen den aurreneko organoa izango da. Legebiltzarkide zaharrena izango da presidentea, eta bere ondoren dauden bi edadetuenek eta bi gazteenek lehendakariordetza eta idazkaritza postuak hartuko dituzte.

Mahaiko presidentea: Adineko Mahaia eratu ondoren, Legebiltzarreko Mahaia eratuko da. Lehendakaria hautatzeko, legebiltzarkide bakoitzak izen bat emango du bozketa sekretuan, eta gehiengo osoz aukeratu beharko da. Babes nahikorik ez lortzekotan, bozketa atzera egingo da, eta boto gehien jaso duten bi hautagaien artean aukeratu beharko dute, gehiengo osoz. Bigarren horretan akordiorik ez balego, hirugarren aldiz emango lukete boza, eta presidentea gehiengo soilez aukeratu.

Mahaikideak: Mahaiaren bi lehendakariordeak aldi berean aukeratuko dituzte. Parlamentari bakoitzak hautagai bakar baten izena idatzi beharko du, eta boto gehien lortzen dituzten biak izango dira presidenteorde. Bi idazkaritzak ere modu berean hautatuko dituzte. Ostean, presidente berriak ganbera nola eratuko den jakinaraziko dio Juan Jose Ibarretxe jarduneko lehendakariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.