Legedia aldatu gabe ANV alkatetzetatik kentzea posible dela uste du PPk, eta berehal egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari

2008ko abenduaren 6a
17:21
Entzun
Mariano Raxoi PPko presidentearen iduriko ez dago lege aldaketak egiteari itxaron beharrik EAE-ANV alkatetzetatik eta udal gobernuetatik kentzeko; egun Espainian indarrean dagoen legediarekin ere posible dela uste du. Hori dela eta, neurri hori lehenbailehen hartzekoe eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Konstituzioaren 30. urteurreneko ospakizunetan Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroarekin hitzegiteko parada izan du Raxoik, eta hari egin dio ANV alkatetzetatik kentzeko eskaera. Areago, data bat ere jarri du: martxoan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiten diren egunean, egun ANVren esku dauden herrietan udal hauteskundeak egitea galdegin du Raxoik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.