EHAKren eta EAE-ANVren legez kanporatzeen eta Batasuneko buruzagien atxiloketaren kontra mintzatu da gaur Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramailea. Batetik, bide horretatik ez dela gatazka konponduko krikatu du, eta, bestetik, legez kanporatzeak etaatxiloketak PSOEren hauteskunde interesen menpe daudela salatu du.
"Ez dugu ulertzen zein arrazoi dauden orain EHAK eta EAE-ANVren legez kanporatzea bultzatzeko", adierazi du. "Sinetsita gaude hauteskunde interesen menpe hartutako erabakiak direla, eta alderdi interesei erantzuten diela". Bide horretatik gatazka konpontzeko modurik ez dagoela iritzi dio: "Ideien legez knpoartzeak eta orain dela hilabete gutxi batzuk arte Zapateroren Gobernuaren mintzakide izan den jendea espetxeratzeak ez ditiu arazoak konponduko".
Legez kanporatzeak eta atxiloketak PSOEren hauteskunde interesen araberarakoak direla salatu du Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu