Lehen ekimena, BERRIA beka

2010eko martxoaren 17a
15:26
Entzun
BERRIA beka da Fundazioaren aurreneko ekimena, erakundearen helburua euskarazko hedabideen garapena izanik "jarrera ekintzaileak" sustatu nahi dituelako, "egungo dinamikei eustearen gainetik".

Euskarazko hedabideen eremuarekin lotura zuzena duen proiektu bat sortzen laguntzea da bekaren xedea: komunikabide bat izan daiteke, ikerketa gune bat, langileen prestakuntza sakontzeko proiektua...

"Jakina da hedabideek aldaketa garai handia bizi dutela, teknologia berrien garapenak haien aurreko izaera zalantzan jarri duelako. Eta, era berean, askotan baliabideak falta dira proiektu berriak pentsatu, landu eta aztertzeko, horien balizko bideragarritasuna aztertzeko. Horretan lagundu nahi du beka honek, ustez proiektu interesgarria izan daitekeen ideia garatzen, enpresa, hedabide edo ikergune bat abiatzeko aldez aurretik egin beharreko gogoeta eta lanketa patxadaz egiten. Beka ez da enpresa berri bat martxan jartzeko; bai, ordea, hura sortu aurretik ondo pentsatzeko, bideragarritasun azterketa egiteko", dio BERRIA Fundazioak.

15.000 euroko beka da, urtebetez gerora gauzatu nahi den proiektu bat sakontasunean lantzeko, eta egingarri egiteko.



Proiektuak Fundazioan aurkeztu beharko dira eskura edo posta elektronikoz, ekainaren 11 baino lehen. Egitasmoak bost laguneko epaimahaiak aztertuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.