Lehen Mailan diru sarrera handiagoak; telebistatik, batik bat

2010eko ekainaren 14a
19:25
Entzun
Realak denboraldi honetan 17,1 milioi euroko aurrekontua izan du, eta hurrengoan Lehen Mailan lehiatzeko aurrekontu horren bikoitza-edo beharko du (jaitsi zenean -2006-2007an-, 35 milioi euroko gastua izan zuen). Telebista irudien eskubideetatik gaur aldean diru sarrera handia jasoko du: sasoi honetan 1,5 milioi euro jaso ditu Mediapro enpresatik, eta Lehen Mailan denboraldiko 15 jasoko ditu. 13,5 milioi gehiago, beraz.

Publizitate aldetik ere gorakada izango du. Denboraldi honetan Belca eta Amenabar enpresek 750.000 euro eman dizkiote, eta hurrengoan Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,2 milioi euro emango dizkio euskararen aldeko iragarkiagatik. 0,5 milioi gehiago, beraz.

Bazkidetzatik eta Anoetako partiden sarreretatik beste hiru milioi euroko hazkundea izan dezake (egun 5,5 eskuratzen ditu).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.