Lekukoak

2008ko urriaren 6a
17:53
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren defentsak iazko azaroan eman zuen epaiketan nahi dituen lekukoen zerrenda. Izen sonatuak daude bertan; besteak beste, Espainiako gobernuburua edo izandakoa. Bakea lortzeko Espainiako gobernu denek Batasunarekin eta ETArekin hitz egin dutela, baina inork ez duela delitu gisa hartu nabarmendu zuen defentsak idazkian.

Ibarretxeren defentsak aurkeztutako lekukoak

- Josu Jon Imaz. EAJko EBBko presidente ohia.

- Begoña Errazti. EAko presidente ohia.

- Javier Madrazo. EBko koordinatzaile nagusia.

- Adolfo Perez Esquivel. Bakearen Nobel sariduna.

- Roelf Meyer. Hegoafrikako gobernuko eta beste erakundeetako aholkularia.

- Mathews Phosa. Afrikako Kongresu Nazionaleko Batzordeko kidea.

- Harry Barnes. Carter Zentroko Gatazkak Konpontzeko Saileko burua.

- Nancy Soderberg. NBEren AEBetako enbaxadore ohia.

- Mateo Zuppi. Apaiza eta Sant Egidio Komunitateko eliz laguntzailea.

- Brian Currin. Hegoafrikako Giza Eskubideen Aldeko Abokatuen Ligaren sortzaile.

- Javier Zarzalejos. Espainiako Gobernuko presidentearen aholkulari ohia.

- Jaime Mayor Oreja. Espainiako Gobernuko Barne ministro ohia.

- Jose Maria Aznar. Espainiako Gobernuko presidente ohia.

- Jesus Egiguren. PSE-EEko presidentea.

- Alfredo Perez Rubalcaba. Espainiako Gobernuko Barne ministroa.

- Jose Luis Rodriguez Zapatero. Espainiako Gobernuko presidentea.

Batasuneko defentsak aurkeztutakoak

Hauek dira batzuk:

- Iñigo Urkullu. EAJko EBBko presidentea.

- Unai Ziarreta. EAko lehendakaria.

- Jose Elorrieta., ELAko idazkari nagusia.

- Rafa Diez. LABeko idazkari nagusi ohia.

- Francesco Cossiga. Italiako Errepublikako presidente ohia.

- Federico Mayor Zaragoza. Unescoko zuzendari nagusi ohia.

- Alec Reid. Sinn Feineko zuzendaritzakide izandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.