HRW Human Rights Watch giza eskubideak babesteko taldeak plazaratu duenez, Israelgo Armadak luku bonbak erabili ditu Libanon. Bonba horien erabilera berehala eteteko eskatu diote Israeli. HRW giza eskubideen aldeko taldeak adierazi duenez, hainbat ikertzailek baieztatu egin dute Israelek luku bonbak erabili zituela Libanoko Blida herriaren aurka uztailaren 19an. Gutxienez lagun bat hil eta beste 12 zauritu ziren, besteak beste, zazpi haur.
"Luku bonbak zehaztasunik ez duten arma onartezinak dira eta ez dira batere fidagarriak zibiletatik hurbil erabiltzen direnean", salatu di giza eskubideen babeserako taldeak. Ikertzaileek luku bonba horiei argazkiak atera zizkietela zehazten du HRWn txostenak. Gainera, lekukoak ere elkarrizketatu zituzten eta hauek baieztatu egin zuten Israelgo Armadak ehunka luku bonba jaurti dituela.
Luku bonbak ohiko bonbak bezala erabiltzen dira, baina barruan azpi bonba gehiago dituzte. Jaurti ondoren lehergailua martxan jartzen da eta azpi bonba horiek 4.200 metro koadrotan zabaltzen dira. Askoren ustetan, nazioarteko eskubidea urratzen dute arma horiek.
ekialde hurbila
Libanon luku bonbak erabiltzen ari direla salatu du HRWk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu