Libiako errebeldeek Surten sartzea lortu dute gaur eta, haien iturrien arabera, hiriko mendebaldeko gune baten kontrola daukate.
Errebeldeek abuztuaren 23an Tripoli hiriburua hartu ondoren, Surt izan dute helburu nagusietakoa. Hain zuzen, Muammar Gaddafi agintariaren sorterria da.
Gaddafik 1969an lortu zuen Libiako boterea. Azkeneko hilabeteetan ezkutuan da, matxinatuak oldartu zirenetik.